XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hala ere, historia eta Prehistoria gauz batek bereizten ditu: historiak arkeologiaren eta idatzitako dokumentoen bidez egin dezake lan; Prehistoriak ez du idatzitako ezer erabiltzen, ezin du-ta.

Gaur arte uste gabekoak izan dira prehistori aurkikunderik nagusienak.

Altxerri'n, bide bat egiteko arria behar zala-ta, dinamita karga batzuk agertarazi zuten koba-zuloa.

Gertakizun honek eman zien bide Aranzadi'ko espeleologari taldeari hango marrazkiak arkitzeko.

Lascaux'ko arkaitz-irudi berdin-gabeak berriz, galdutako zakur bat zala medio aurkitu ziran.

Honelako aurkikundeak gerora ere izango dira noski, baiñan gaur eguneko aurkikunderik gehientsuenak ez dira uste gabekoak, lan sakon eta tekniku batzuen ondorenak baizik.

Horregatik bidezkoa da gaur eguneko prehistori iazimenduak aurkitu eta aztertzeko erabiltzen diran teknika eta biderik aurreratuenak, nolakoak diran jakitea.

a) Aidetik egiten dan azterketa.

Egazkiñen bidez egiten da eta handik ateratzen diran argazki edo erretratoek giza-begiratu soilak baiño askoz ere aztarna eta dato gehiago erakusten dituzte.

Itzalak.

Batez ere garrantzi andikoa da illunabarrean egiten danean aidetikako azterketa hau.

Egunaren bukaerako eguzkiak, lurraren koskak eta irten-guneak duten itzala, egun-sentiko argiak baiño gehiago luzatzen du.

Era hontako esperientziak, oso ondoren jakingarriak eman dituzte Afrika'ko, Amerika'ko eta Sortalde Erdiko ordekatan eta eremuetan.

Zugaitz-landareen mardultasuna.

Landarez eta zugaitzez estalitako tokietan erabili ohi dan metodoa dugu hau.

Batez ere, illobi, bizitoki edo putzuak egon diran tokietan zugaitz-landereak oso mardul etortzen dira.

Halabaiña, galtzada, orma eta honelako kondarrak lurpean dauden tokietan, zugaitz landareak melarragoak dira.